2006-07-13

 

GURE ARGITALPENIK ESKATUENAK IKASTURTE HONETAN

2005-2006 ikasturtea amaitzear dago guretzat eta balantze egiteko ordua da.
Jakina da gure argitalpen guztiak www.isei-ivei.net lekuan daudela. Ikus dezagun beraz, zeintzuk izan diren horietatik eskatuenak.
Irailaren 1etik hasita eta gaur arte, Bullying-a Lehen Hezkuntzan da argitalpenik eskatuena ia 21.000 bisitarekin.
Bigarren postua IKT-en Integrazioa DBH-n ikerketari dagokio.
Hirugarrena Konbibentziari buruzko ikerketarentzat da eta laugarrena DBH-ko Bullying-ari buruzko datuek hartzen dute.
Bostgarren tokia gure sarrerako orrialdea dago. Seigarrenean berriz, Premia Bereziak dituzten ikasleei buruzko lehen ikerketa.
Ondoren PISA-k liberatu dituen itemak datoz, bai zientzietan, irakurketan eta matematikan.
Horiek dira gure “best seller”-ak.

Comentarios: Publicar un comentario en la entrada





<< Página principal

Suscribirse a Entradas [Atom]