2006-09-28

 

JENDEA POZIK SPSS JARDUNALDIETAN


Amaitu dira ISEI eta IE-ek antolatutako SPSS Aurreratuari buruzko jardunaldiak eta partaideek nota onez baloratu dute ekitaldia.
Hona hemen taldea eta Maria José Ramirez aditua jardunaldien amaieran.

2006-09-25

 

SPSS AURRERATUARI BURUZKO JARDUNALDIAK



Formazioa ezinbestekoa da horren azkar mugitzen den hezkuntza ebaluazioen datu-analisiaren eremuan.

Egunotan Txileko SIMCE-koa den Maria José Ramirez doktorea dugu gure artean, bere ezagutza gure eskuetan jartzeko. Hainbat lekutatik etorritako teknikariak ere bertaratu dira: Andaluzia, Katalunia, Kantabria, Asturias, Madrid, Nafarroa…
IE eta ISEI-ren arteko elkarlanaren adibide bat.

2006-09-22

 

ORAIN ZURE FEED IRAKURLEAN ERE


Azkenean jakin ahal izango duzu noiz argitaratzen dugun zerbait berria eta zer den. Bakarrik instalatu behar duzu feed irakurle bat. Adibidez:

Feedreader: http://www.feedreader.com/?fromfr
edo Google reader: https://www.google.com/accounts/ServiceLogin?nui=1&service=reader&continue=http%3A%2F%2Fwww.google.com%2Freader%2F

eta gura kanala sartu.

2006-09-11

 

EBALUAZIOARI BURUZKO BIGARREN JARDUNALDIAK BOLIVIAN


Bilera hau Iberoamerikarekiko Hezkuntza arloko Kooperazioaren barruan sartzen da, MEC eta OEI-k sustatuta. Kasu honetan gu ere gonbidatu gaituzte eta eskertzekoa da.
Era honetako jardunaldiak aukera ezin hobea dira Euskadiko hezkuntzaren errealitatea, hemen horren ezezaguna dena bestalde, ezagutzera emateko.
Baina guk ere aprobetxatu egiten dugu ikasteko, Iberoamerikako errealitateak ezagutzeko eta hemengo ebaluazioa eta bere arduradunak tratatzeko. Zenbait herrialdetan uste baino ebaluazio institutu hobeak dituzte eta esperientzia luze bat proben aplikazioan eta datuen analisian.

2006-09-07

 

EUSKADIK DAUKA ESTATUKO ESKOLA-PORROTEAN TASARIK TXIKIENA



Magisnet-ek bere web orrian argitaratzen ditu datu hauek. (http://www.magisnet.com)
Euskal Autonomi Erkidegoa (14) eta Nafarroa (18,2) dira Estatuan Eskola-porrotaren tasarik baxuena dutenak 2004 urtean. Estatuko batezbestekoa 26,9 da eta Ceuta, Melilla eta Kanariar uharteak dira egoerarik okerrena dutenak.
Oso deigarria da gure nesken tasa 9 dela eta mutilena 18,8.

2006-09-06

 

PREAL: LATINAMERIKA ETA KARIBEAN HEZKUNTZA ERREFORMA SUSTATZEKO PROGRAMA


PREAL-en web orriaren barruan, ebaluazioaren atal interesgarria duzue: http://www.preal.org/Grupo.asp?Id_Grupo=3&Id_Seccion=42 Argitalpenen estekan oso lagungarri gertatuko zaizkizuen txosten eta fitxak aurki ditzakezue. Adibidez "Fichas didácticas para comprender la evaluaciones educativas"...

Suscribirse a Entradas [Atom]