2006-10-17

 

PISA 2009A PRESTATZEN DUBLIN-EN



PISA 2006 azterlanaren probak berriki aplikatu dira eta, gezurra badirudi ere, PISA 2009 prestatzen ari gara jadanik.
PISA-ELGA ikerketaren beste ziklo bat da (berriro nagusiki irakurketa neurtzen hasiko da) eta zenbait aldaketa sartuko dira: enpresa-talde desberdinak sartu, atentzio berezia galdetegiei, beste ebaluazio-erakundeekiko elkarlana bultzatu...
PISAri buruzko informazioa hemen.

2006-10-05

 

EUROPAKO LURRALDE DESBERDINEN EMAITZAK PISA-N


Piemonteko IRES-ek egin du azterlana eta bertan PISA 2003an lortutako emaitzak alderatzen dira. Lurraldeak Piemonte, Lombardia, Véneto, Toscana, Euskadi, Catalunya, Eskozia eta Suitza-ko hiru zonalde linguistikoak dira.
Errendimenduen konparazio interesgarria da lurralde guztien maila soziekonomiko eta kulturala antzekoa delako.
Deskargatu hemen.

2006-10-03

 

EUROPAKO BATZORDEAREN KOMUNIKAZIOA EKITATEA ETA EFIZIENTZIAZ


Gauza asko azpimarratu genitzakeen dokumentu honetan baina ebaluazio arloan zentratuko gara.
Espreski aipatzen du Batzordeak, bi lekutan, ebaluazioaren garrantzia:
1.- Ebaluazioaren kultura bat garatzeko: hezkuntza politika datu sendoen gainean eraiki behar da.
2.- Ikastetxeen autonomiari lotutako ebaluazioa eta kontu-errenditze sistemak.

Laburra bezain gomendagarria da aipatu komunikazioa. Klikatu hemen

 

EURYDICE ARGITALPEN BERRIA ZIENTZIEN IRAKASKUNTZAZ EUROPAN


Aurkeztu berria da Eurydiceren argitalpen hau. Bertan Europako herrialde desberdinetan zientzien irakaskuntzan dauden egoera eta ikuspegi desberdinen berri ematen da. Gure interesa piztu du jakinik zientziak direla gure punturik ahulenetako bat.
Link

2006-10-02

 

GURE WEB ORRIAK 11000 BISITA BAINO GEHIAGO IZAN DITU IRAILEAN


Baina ez da hori bakarrik. Urteko bigarren kopururik altuena da eta gainera blogak arrakasta izan du ia 500 bisita izanik euskaraz eta ia 400 gaztelaniaz.
Argitalpenik eskatuena IKT-ei buruzko ikerketa da, ondoren Bullying eta konbibentziari lotutakoak datozelarik.

Suscribirse a Entradas [Atom]