2006-11-29
ZER DA KONTU-ERRENDITZEA?
Hona hemen Uruguay-ko Pedro Ravela adituaren fitxa interesgarri bat kontu-errenditzeaz.
Blog honetan berriz, erresponsabilizazioaz hitzegiten da.
ESKOLEN BALIO ERANTSIAREN RANKING-AK INGALATERRAN
Ohituago gaude eskolen errendimendu ranking-ak ikustera baina hauek injustuak dira ikasleri-mota kontuan hartzen ez dutelako. Horren ordez, Ingalaterran gehien aurreratzen duten ikastetxeen ranking-ak daude. Badira kritikak ere baina hortik ikasi beharko genuke.
Informazio teknikoa hemen.
GURE WEB WWW.ISEI-IVEI.NET BISITATZEN DUTENEI BURUZKO DATUAK
Azaroko datuek dioskue gure bisitarien arteko plataforma nagusia Windows dela, Macintosh letorke dezentez geroago eta are urrutiago Linux.
Esploratzaileari dagokionez Explorer da nagusi. Bigarrena Mozilla Konpatiblea.
Azkenik, bilatzaileen eremuan, Google-en nagusitasuna izugarria da.
2006-11-21
PISA 2006 MARKOA GAZTELANIAZ ESKURA
Madrilgo IE-k argitara eman du PISA 2006 markoaren gaztelaniazko bertsioa. 2007-ko abenduan aterako dira emitzak baina ondo dago azterlanaren oinarrietatik hastea.
Irudian PISA ebaluazioaren definizioa.
Markoa nahi izan ezkero, hemen.
2006-11-09
HLM-RI BURUZKO JARDUNALDIEN ARRAKASTA
HLM-ri buruzko jardunaldietan parte hartu duten pertsonek oso positiboki baloratu dute ekimen hau. Jardunaldiok zuzendu zituen Claudia Matus Correa irakaslea izan zen hain zuzen ere punturik baloratuena.
Mundu guztiak ikusteko moduan jarri ditugu banatutako materialak honako helbide hauetan:
http://www.isei-ivei.net/cast/pub/ModelosJerarquicosLineales.pdf
http://www.isei-ivei.net/cast/pub/ModelosJerarquicosLineales_2.pdf
2006-11-06
HLM-RI BURUZKO JARDUNALDIAK
Gure arloko espezialistak trebatu nahiean, HLM (Hierarchical Linear Modeling)tresnari buruzko hiru egun antolatu ditugu IE-k eta ISEI-k.
Aditua Claudia Matus Correa estatistiko Txiletarra dugu, hango Hezkuntza Ministeritzako aditua eta SIMCE-n lan egiten duena.
HLM-ri buruzko informazioa, hemen.
2006-11-02
GURE WEB ORRIAREN EBOLUZIOA
Urte amaieran sakonago aztertuko dugun arren, urriko bisita-kopurua errekorra izan da: 13.553 bisita.
Baina eboluzioari begiratuta (ikus grafikoa) are positiboagoa da. 2003tik gorantz joan gara. Hori bai, udako oporraldien beherakada nabarmena delarik. Hala ere 2006-ko udan bisita askoz gehiago izan ditugu 2003an baino.
Suscribirse a Entradas [Atom]