2006-12-26
LEHEN HEZKUNTZA 2004-K INTERESA PIZTEN DU
Milaka bisita izan ditu argitaratu berri dugun Lehen Hezkuntzaren Ebaluazioa 2004 txostenak eta oso egun gutxitan. Beraz interesa piztu duela ematen du.
Bisitari horietatik ia 500-ek deskargatu egin dute dokumentua gure web orritik, irakurtzeko asmotan edo.
Norbaitek hemendik deskargatu nahi balu, egin dezala klik portadaren gainean:
2006-12-20
EUSTAT-EN TXOSTEN SOZIOEKONOMIKOA 2006 ETA HEZKUNTZA
EUSTAT-ek argitaratutako Txosten Sozioekonomikoa beti da interesgarria. Oraingoan, 2006koa, Hezkuntzaren atalean agertzen diren datuak aipatuko ditugu (Josu Solabarrietak landutakoak). Besteak beste, errepikapenei buruzkoak azpimarratuko genituzke. Hemen lor daiteke atal hau.
2006-12-16
ARGITARATUA LEHEN HEZKUNTZAREN EBALUAZIOA 2004
ISEI-IVEI-k kaleratu berri du Lehen Hezkuntza 2004 Ebaluazioaren txostena. Emaitza ezezik, analisi interesgarriak eta hobekuntzarako proposamen ugari egiten dira. Hemen lor dezakezu.
2006-12-15
i2010 EKIMENA ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEA EUROPAN AZTERTUZ
Hona hemen hezkuntzari buruzko konparatiben azken txostena.
Zuzendari eta irakasleei zuzendutako inkesta batean oinarritzen da.
2006-12-11
ZER DA EE.BB-ETAKO "NO CHILD LEFT BEHIND"?
2006-12-08
BALIO ERANTSIA INGALATERRAN: INFORMAZIO GEHIAGO
Hona hemen Andrew Ray-ren artikulu berri berri bat (School Value Added Measures in England).
Hemen berriz, Lehen Hezkuntzako Pilotu baten emaitzak.
2006-12-05
HIZKUNTZ-EREDUEI BURUZKO EZTABAIDAREN JARRAIPENA
Gero eta iritzi eta analisi gehiago kaleratzen ari dira hizkuntz-ereduen eztabaidan. Hona batzuk jarraipena egin nahi baldin baduzue.
Larrun aldizkarian agertutakoa.
Euskadiko Eskola Kontseiluaren webean dagoena.
Erabili.com-en
Kontseiluak ateratako txostena.
Bat Soziolinguistika-aldizkariaren alea.
Argiak ateratako Josu Sierraren iritzia.
Garak ateratako Felix Etxeberriaren iritzia.
Suscribirse a Entradas [Atom]