2007-12-06

 

IKASLE ELEBIDUNEK PISA-N PUNTUAZIORIK ALTUENAK LORTZEN DITUZTELAKO HASERRE

Egunkariren bat eta sindikatu bat kexu dira ikasle elebidunek puntuaziorik altuenak lortzen dituztelako PISA-n (ikus grafikoa: publiko-itundua diferentzia maila sozioekonomikoaren eraginez gertatzen da). Beraien ustez ezin zaie probarik aplikatu gehien menderatzen duten hizkuntzan baizik eta ikasten ari diren hizkuntzan. Zergatik?


Horrek behartzen gaitu gure programa hirueledunetan dauden ikasleei probak ingelesez aplikatzen. Justua al da hori?.
PISA-k ikasleek konpetentzia zientifiko, matematiko eta ikarkurketakoak dituzten ala ez jakin nahi du, besterik ez.
Guk frogatu dugu ikasle elebidunek Zientzia, Matematika eta Irakurmenean onak direla, baina gainera gaztelania dakite (etxeko hizkuntza) eta euskara ikasten ari dira. Nork eskaintzen du gehiago?
Ez gara PISA probak horrela, ikaslearen etxeko hizkuntzan, egiten ditugun bakarrak: Kanada eta Hong-Kong-en ere berdin aplikatzen dute. Desberdinak izango al gara gu ikasleri elebidunaren porrota desiratzen dutenei gustua emateagatik? (Horrela dirudi behintzat).

Zergatik aplikatuko ditugu proba hauek klaseko hizkuntzan badakigunean bigarren hizkuntza hori oraindik ez dutela jatorrizko hiztun bat bezala menderatzen?

Hong-Kong-eko Ho doktoreak dio: “…hizkuntza karga handia duten arloetan, Zientzia eta Irakurmena kasu, ikasleen errendimendua gutxietsia da ingelesez ebaluatzen ditugunean (2.H). Honela gertatzen da konpetentzia gutxiago dutelako 2.Han 1.Han baino.”

Ikus: http://www.isei-ivei.net/cast/pub/lenguaPruebaHongKong.pdf

PISA 2006 txostena hemen.

Comentarios: Publicar un comentario en la entrada





<< Página principal

Suscribirse a Entradas [Atom]