2007-12-08
IKASLE ELEBIDUNEN ERRENDIMENDUA: ADIBIDEA
Ikasle elebidunen errendimendua eta probaren hizkuntza ez da politika, zientzia baizik.
Hona adibide bat:
15 urteko bi gazte ditugu, maila sozioekonomiko antzekoa dute:
- Bata, alemaneraren jatorrizko hiztuna da, alemaneraz bizi da, familian, kalean...
- Bestea espainolaren jatorrizko hiztuna da baina txikitandik Ikastetxe Alemanera doa Estatu Espainolean. Jakina, ikastetxetik kanpo espainolez bizi da.
Aplikatzen diegu biei Irakurmen-proba konplexu bat alemanez (testu luzeak, dibulgaziozkoak, literarioak...)
Nok lortuko du puntuaziork altuena? Segurasko alemaneraren jatorrizko hiztuna.
Zergatik? Probaren hizkuntza hobeto menderatzen duelako.
Balio bera duen probaren espainolezko bertsio bat balego eta espainolduna proba hori egingo balu, baldintza berberetan egongo lirateke? Segurasko askoz antzekoagoetan.
Hauxe bera da Euskadin egiten duguna PISA probekin.
Hong-Kong-eko grafiko honetan ikusten denez, bigarren hizkuntza baten ikasleak ikasturtez-ikasturte hurbildu egiten dira jatorrizko hiztunen mailara irakurketan, baina txineraz egiten diztuztenek beti lortzen dute puntuazio altuagoa.
Suscribirse a Entradas [Atom]