2007-10-29

 

PISA 2009 PRESTATZEN ESKOZIAN


OCDE-ko herrialde guztiak gehi gonbidatu eta partner deitutakoak ari dira PISAz hitz egiten Edinburgon. 2006-ko emaitzak aurki agertuko dira baina 2009-ko ebaluazioa da orain helburu nagusia.
Gehiago hemen.

2007-10-22

 

BERRITZEGUNEETAKOAK BISITARI


Gaur, bilera bat zutela aprobetxatuz, Bizkaiko Berritzeguneetako zuzendariak etorri zaizkigu bisitan.

Atseginez hartu dugu taldea Mikel Agirregabiria lagun zutela.

2007-10-16

 

IRLANDAN GERO ETA MURGILTZE GEHIAGO IRAKASKUNTZAN

Berrehundik gora dira dagoeneko IRISH MEDIUM SCHOOL izenekoak irlanderaren eremu tradizionaletik kanpora, hau da irlanderaz irakasten duten eskolak Gaeltacht-etik kanpo.

Irlandan pasa den mendetik ari dira irlandera eskoletan irakasten baina, gehienetan, ikasgai gisa. Bitartean, irlandera gero eta ahulago. Orain murgiltzea indartzen ari da.


Ikus hemen.

2007-10-11

 

LAU EUROPAR-ADIERAZLE AURKEZTU DIRA GAUR

Zein da Euskal Hezkuntza Sistemaren egoera 2010-eko Europar Batasuneko helburuen aurrean?
Gaur, Hezkuntza, Uniberstitate eta Ikerketa Sailburuak eman ditu datuok ezagutzera.

Lau adierazle europar hauen datu berrituek gure Hezkuntza Sistemaren xehetasun garrantzitsuak ematen dizkigute. Hala nola Helduen Etengabeko Prestakuntza, Gazteen eskola-uzte goiztiarra, Zientzia eta Teknologiako Titulatuen tasa eta Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntza amaitzen dutenen ehunekoa.
Prestakuntza ekitaldietan parte hartzeari buruz lortu dugu dagoeneko 2010erako helburua. 18-24 urteko gazteen eskola-uzte goiztiarrari dagokionez, lortu dugu 2010-eko helburua emakumeekin baina jaitsi behar dugu ehunekoa gizonen kasuan. Zientzia eta Teknologiako Titulatuen arloan Europako lehenak gara. Azkenik, Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, emakumeek lortu dute 2010eko helburua baina gizonek hobetu behar dute ehunekoa.

Lortu txostenak hemen: http://www.isei-ivei.net/eusk/indexeusk.htm

Suscribirse a Entradas [Atom]