2008-05-04
MADRILGO KOMUNITATEAK ERE B1 MAILA PROPOSATZEN DU LEHEN HEZKUNTZARAKO, BAINA INGELESEZ
Esperanza Aguirre-k presiditzen duen komunitateak martxan du espainol-ingeles egitasmo anbiziotsu eta interesgarri bat eskoletan. Badira 180 ikastetxe plan honetan daudenak. Murgiltzea praktikatzen dute gutxienez ikasgaien heren bat ingelesez eman behar dutelarik (edozein matematika eta lengua kenduta).
Baina deigarria dena helburua da: B1 maila ingelesez lortzea dute helburu Lehen Hezkuntzaren amaieran. Hemen euskararentzat Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatzen duen berbera alegia, batzuren kritika zorrotzekin.
Jasan beharko al du Madrilgo Komunitateak antzeko kanpainarik? Ona al da murgiltzea edota irakaskuntza elebiduna Madrilen eta txarra Euskadin?
Suscribirse a Entradas [Atom]