2009-10-01

 

2009-2010 IKASTURTE BERRIA

ISEI-IVEIrentzat erronka eta itxaropen handiekin ekin diogu ikasturte berriari. Berrikuntza ugariko ikasturtea izango da; besteak beste, pertsona berriak daude Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila zuzentzen.

Ikasturte honetan, ebaluazio diagnostikoari dagokion prozesu osoa lehen aldiz amaitzea espero dugu. Horren bidez, Euskadiko ikastetxe guztiei emaitzen txostenak eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta DBHko 2. mailan ebaluazio horretan esku hartu zuten talde guztien emaitza guztiak entregatzea espero dugu. Era berean, joan den ikasturtean egindako aplikazioan parte hartu zuten ikasleen familia guztiei txostena entregatuko zaie.

2009ko aplikazio hartan, Oinarrizko Ikasketen Dekretuan zehaztutako oinarrizko lau gaitasun ebaluatu genituen: hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia euskaraz, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia gaztelaniaz, matematikarako konpetentzia eta Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

Guztira, 34.000 ikasle inguruk hartu zuten parte, 1.799 taldetan banatuta, gutxi gorabehera. Ebaluazio horretako emaitzak 2009. urteko urriaren amaieran edo azaroaren lehen egunetan entregatzea aurrez ikusi dugu.

Lehen hiruhileko honetan, diagnostikoa egiteko ebaluazioaren 2010eko aplikazioa jarriko dugu abian, joan den ikasturtean garatutako kanpoko aplikazioaren eredu berari jarraituz.
ISEI-IVEren lanean funtsezkoa den beste proiektu batekin lotuta (PISA ebaluazioa), trantsizioko ikasturtea izango da aurtengoa, PISA 2009 aplikazioaren emaitzen zain gauden bitartean. Emaitzak datorren ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaieran egongo dira eskuragarri.

Comentarios: Publicar un comentario en la entrada





<< Página principal

Suscribirse a Entradas [Atom]