2009-10-13

 

ISEI-IVEIko DIDAKTIKA TALDEKO KOORDINATZAILE LANPOSTUA

Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa Sailak deia egiten du, zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, ISEI-IVEIko Didaktika taldeko Koordinatzaile lanpostua.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute karrerako funtzionarioak edo praktiketako funtzionarioak. Halaber, bitarteko funtzionarioek parte har dezakete.
Lanpostuaren ezaugarriak:

- Hizkuntza-eskakizuna: PL2
- Titulazioa: Goi mailakoa.
- Esperientzia: 3 urte zuzendaritza-lanetan edo antzekoetan.
- Irakasleen kidego: A taldea.

Izangaien merezimenduak deialdi honetako I. eranskinean argitaraturako baremoaren arabera neurtuko dira.


Dokumentuak aurkezteko epea 2009ko urriaren 19an bukatzen da.

2009-10-09

 

BERRITZEGUNEEI ETA IKUSKATZAILETZARI AURKEZPENA

Irailaren 25ean, irakasleei laguntza emateko zerbitzuetako (Berritzeguneak) eta Hezkuntza Ikuskatzailetzako langile guztiei eta Hezkuntza Berrikuntzako lurralde mailako buruzagi guztiei zuzendutako prestakuntza-saioa eskaini dute. Saioa Bilboko Musika Eskolako ekitaldien aretoan egin dute.

Prestakuntzako jardunaldi horretan, 2009ko diagnostikoa egiteko ebaluazioa oinarri zuenean, bi hizlari izan ziren:
- Francisco Luna ISEI-IVEIko zuzendaria. Ikastetxearen txostenaren eta Familiei zuzendutako txostenaren ezaugarriak eta egitura azaltzen oinarritu zen 2009ko diagnostikoa egiteko ebaluazioaren emaitzak aintzat hartuta.
- Joaquín Gairín Bartzelonako Unibertsitateko eskola-antolakuntzako katedraduna. Hitzaldiaren oinarria Gaitasunen ebaluazioaren ondoren egin beharreko hobekuntzako planak izan ziren.


Saio horretan 350 pertsona inguru bildu ziren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak antolatu zuen.


2009-10-08

 

2010EAN APLIKATZEKO LEHIAKETAK

Ebaluazio diagnostikoari dagokion 2010ean aplikatzearekin lotutako lanak egiteko hainbat enpresa kontratatzeko lehiaketa publikoak jarri dituzte martxan.

Orain arte, bi deialdi kaleratu dituzte eta eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 24an amaitu zen:

-Ikasleen erantzun-orriak digitalizatzea.
-2010. urteko diagnostikoa egiteko ebaluazio-probetan erabiliko dituzten probak, galdetegiak eta erantzun-orriak inprimatzea, eta horiek gordetzea eta zaintzea.

EHAAn laster argitaratuko dute ikastetxeetan probak aplikatzearekin eta errendimenduko proba horietako galdera irekiak zuzentzearekin lotutako deialdia.

Eskuratu BOPV carátula digitalización
Eskuratu BOPV carátula imprenta

2009-10-07

 

KONPETENTZIEN MAILEEN EBAKETA-PUNTUAK ZEHAZTEKO LAN-TALDEAK

Irailaren 9an, 10ean eta 11n lan-taldeak bildu dira, ebaluazio diagnostikoko 2009ko aplikazioan ebaluatutako oinarrizko lau konpetentzien errendimenduko mailei dagozkien ebaketa-puntuak zehazteko: Hizkuntza-Komunikaziorako konpetentzia euskaraz eta gaztelaniaz, Matematikarako konpetentzia eta Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

Ebaluazio Diagnostikoaren probetako ebaketa-puntuek adierazten dute ikasleek lortu dituzten gaitasun-maila. Ebaketa-puntu horiek helburu berarekin nazioarteko beste ebaluazio batzuetan erabiltzen duten prozedura estandarizatuaren bidez finkatu dituzte.

Maila bakoitzerako ebaketa-puntuak identifikatzeko prozesu horretan probak prestatzen aritu ziren profesional guztiek parte hartu dute: ISEI-IVEIko teknikariak, Hezkuntza Ikuskatzailetzakoak, irakasleei zuzendutako prestakuntzako eta aholkularitzako zerbitzuetakoak -Berritzeguneak- eta maila ezberdinetako irakasleak. Gainera, prozesu horretan parte hartzera gonbidatu dira beste irakasle batzuk talde-lanean aritzeko; izan ere, gaur egun ebaluatutako maila horietan eskolak ematen ari dira. Pertsona horiek guztiek isilpekotasun-konpromisoa sinatu dute. Hori dela eta, ezin dute informazioa inola ere erabili.

2009-10-05

 

"Ebaketa puntuen" inguruko prestakuntza SIMCErekin (Txile)

Uztailaren 8an eta 9an gurekin izan ziren Claudia Matus Correa eta René Gempp Fuentealba, Txileko SIMCE (www.simce.cl) erakundeko kideak. SIMCE Latinoamerika osoan ebaluazio arloan prestigiorik handieneko erakundeetako bat da eta lehen ere prestakuntza-prozesuetan parte hartu izan du ISEI-IVEIrekin elkarlanean.

Bisita hark bi helburu izan zituen:

- Prestakuntzako ikastaroa eskaintzea estatistikako gai ugariren inguruan. Saio haietara ISEI-IVEIko 6 teknikari joan ziren.

- Prestakuntzako ikastaroa eskaintzea estatistikako gai ugariren inguruan. Saio haietara ISEI-IVEIko 6 teknikari joan ziren.Informazio-saioa egitea oinarrizko gaitasunen errendimendu mailetako mugak zehazteko eta finkatzeko prozesuaren inguruan. Saio horretan, ISEI-IVEIko kide guztiez gain, Hezkuntza arloko ikuskari batzuk eta Berritzeguneetako (irakasleei laguntza emateko zerbitzuak) teknikarien talde handia bildu ziren. Haietako askok diagnostikoaren ebaluazioa egiteko errendimendu-probak prestatzen parte hartu zuten aurretik.
Claudia Matusek estatistikaren kalitatea kontrolatzeko aholkulari gisa lan egiten du SIMCEn eta René Gemppek zeregin hau betetzen du: Neurketa eta baliabideen diseinuaren Koordinazioa.

Haien ideiei eta irizpideei esker, Euskadiko diagnostikoaren ebaluazioa egiteko errendimenduko mailetako mugak ezartzeko prozesuaren oinarriak finkatu dituzte.

Ver aquí Metodología de Puntajes de Corte en las Pruebas del SIMCE de 2008


2009-10-02

 

ISEIko ZUZENDARI BERRIA

2009ko ekainaren 19an, ISEI-IVEIko zuzendari berriaren izendapenaren berri eman zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Francisco Lunak Josu Sierra Orrantia, kargua zortzi ikasturtetan bere gain izan duena, ordezkatuko du.

Zuzendari berriak lehen ere ISEI-IVEIn lan egin izan du (sortu zenetik) didaktikako taldeko koordinatzaile kargua betetzen eta, gainera, Irakaskuntza Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakunde honetako zuzendaritza-taldeko kidea ere izan da orain arte.

Hauek dira ISEI-IVEIko zuzendariarekin edozein komunikazio edo harreman izateko helbideak: fluna@isei-ivei.net, zuzendaritza@isei-ivei.net edo dirección@isei-ivei.net

2009-10-01

 

2009-2010 IKASTURTE BERRIA

ISEI-IVEIrentzat erronka eta itxaropen handiekin ekin diogu ikasturte berriari. Berrikuntza ugariko ikasturtea izango da; besteak beste, pertsona berriak daude Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila zuzentzen.

Ikasturte honetan, ebaluazio diagnostikoari dagokion prozesu osoa lehen aldiz amaitzea espero dugu. Horren bidez, Euskadiko ikastetxe guztiei emaitzen txostenak eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta DBHko 2. mailan ebaluazio horretan esku hartu zuten talde guztien emaitza guztiak entregatzea espero dugu. Era berean, joan den ikasturtean egindako aplikazioan parte hartu zuten ikasleen familia guztiei txostena entregatuko zaie.

2009ko aplikazio hartan, Oinarrizko Ikasketen Dekretuan zehaztutako oinarrizko lau gaitasun ebaluatu genituen: hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia euskaraz, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia gaztelaniaz, matematikarako konpetentzia eta Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

Guztira, 34.000 ikasle inguruk hartu zuten parte, 1.799 taldetan banatuta, gutxi gorabehera. Ebaluazio horretako emaitzak 2009. urteko urriaren amaieran edo azaroaren lehen egunetan entregatzea aurrez ikusi dugu.

Lehen hiruhileko honetan, diagnostikoa egiteko ebaluazioaren 2010eko aplikazioa jarriko dugu abian, joan den ikasturtean garatutako kanpoko aplikazioaren eredu berari jarraituz.
ISEI-IVEren lanean funtsezkoa den beste proiektu batekin lotuta (PISA ebaluazioa), trantsizioko ikasturtea izango da aurtengoa, PISA 2009 aplikazioaren emaitzen zain gauden bitartean. Emaitzak datorren ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaieran egongo dira eskuragarri.

Suscribirse a Entradas [Atom]