2009-11-24
Heziketaren egoera. ELGAren adierazleak 2009. Espainiako txostena.

Dokumentua lau ataletan dago zatituta:
a) hezkuntza eta hezkuntza-emaitzak hedatzea,
b) hezkuntzaren onura sozialak eta ekonomikoak,
c) hezkuntzaren finantzaketa, eta
d) ikastetxeen ingurunea eta ikaskuntza.
Aurkeztutako adierazle bakoitzak ELGAren eta EB-19ren batez bestekoarekin, eta Estatu espainolarekin alderatzeko garrantzitsutzat hartu diren herrialdeetako datuekin egiten du alderaketa.
http://www.institutodeevaluacion.mec.es/contenidos/internacional/indicadoresOCDE_2009.pdf
2009-11-13
2009KO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA. IKASTETXEKO TXOSTENA ETA FAMILIARENTZAKO TXOSTENA EMATEA

Deskarga-prozesua oso konplexua da; gutxi gorabehera 35.000 banakako txosten eta 867 ikastetxeko txostenak on-line sortu beharko dira bi hizkuntza ofizialetan, zeregin horretarako bereziki sortutako aplikazio informatikoaren bidez. Emaitza guztien fidagarritasuna bermatzeko asmoz, datu-base guztietan garbiketa zorrotza eta berrikuspen osoa egin dugu.
Emaitzen txosten guztiak deskargatzeko hiru aste izango dira: azaroaren 12tik abenduaren 6ra arte.
2009-11-03
ELGA-REN TALIS AZTERKETA, IKASKUNTZA ERAGINKORRERAKO BALDINTZAK
ELGAren Irakaskuntza eta Ikaskuntzaren gaineko Nazioarteko Azterketak (TALIS, Teaching and Learning International Survey ingelesezko siglak) irakaskuntza eta ikaskuntzaren baldintzen gaineko nazioarteko lehen alderaketa eskaintzen du; horretarako, ELGAren Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako (PISA) programak jakinarazitako ikaskuntzaren emaitzetan aldeak azal ditzaketen zenbait faktoreren inguruko ideia berritzaileak ditu. Hezitzaile-lanbidea erakargarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin, herrialdeek politikak azter eta gara ditzaten laguntzea da helburua.
Erlazionatutako dokumentuak:
Las mejores condiciones para un aprendizaje eficaz Marta Vázquez-Reina
El estudio TALIS de la OCDE, condiciones para un aprendizaje eficaz Síntesis de los primeros resultadosOCDE
Suscribirse a Entradas [Atom]