2010-01-11

 

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA URTE BERRIAN

2010 urtea Euskadiko ebaluazio diagnostikoarekin lotutako bi lanekin hasi dugu:

1. 2009ko aplikazioari dagokion prozesua amaitzea:

2009ko azken hiruhilekoan, diagnostikoaren ebaluazioko 2009 aplikazioan parte hartu zuten ikastetxe guztiek deskargatu zuten ikastetxearen txostena eta ebaluatutako ikastetxeko ikasle bakoitzaren banakako txostena. Era berean, eremuko Berritzeguneak eta Hezkuntzako Ikuskaritzak koordinatuta, ikastetxe bakoitzeko emaitzen azterketa-prozesua abiatu zuten, 2009-10 ikasturteko bigarren hiruhilekoan ikastetxe bakoitzak egin behar duen hobekuntza-planaren lehen fasea.

Emaitzen azterketa-prozesu honetan, ISEI-IVEIk esfortzu izugarria egin du ikastetxe batzuek emaitzen inguruan adierazi dizkiguten zalantza guztiak zuzenean erantzuteko, eta txostenen batean topatutako arazo batzuk ere konpondu ditugu. Gure asmoa lankidetzako jarrera horrekin lanean jarraitzea da.

2009 aplikazioari dagokion prozesua amaitzeko, Euskadiko emaitza orokorrak biltzen dituen txosten orokorra argitaratzea besterik ez da falta, eta laster emango ezagutzera du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Horrez gain, ebaluatutako oinarrizko gaitasun bakoitzeko errendimendu mailetako bakoitzaren deskribapena biltzen duen dokumentua ere argitaratuko da, baita 2009an aplikatutako probetan liberatutako item batzuk ere; horiek ere laster izango dira.

2. 2010 aplikazioaren hasiera:

Ikasturte honetako lehen hiruhilekoan 2010 aplikazioarekin lotutako guztia antolatzen aritu gara: errendimenduko proba guztiak berrikusi ditugu, item batzuk ezabatu ditugu (liberatu egingo dira) eta pilotatzeko item berriak egin ditugu. Prozesu honetan Berritzeguneetako, Ikuskaritzako eta ikastetxeetako langileen lankidetza izan dugu.

Era berean, ikasleen datu-bilketarako eta ikastetxeetan aplikazioaren jarraipena egiteko beharrezko aplikazio informatikoak garatu ditugu. Azkenik, lehiaketa publiko bidez, ISEI-IVEIrekin lankidetzan arituko diren enpresak aukeratu ditugu; enpresa horiek askotariko lanak egin beharko dituzte: ebaluazioko materialak argitaratu, ikastetxeetan probak aplikatu, irekita dauden itemak zuzendu eta material guztiak digitalizatu.

Horrekin lotuta, hauek izango dira berehala egin beharreko lanak:

- Proba, galdesorta eta material guztiak maketatzea eta argitaratzea.
- Ikasturte honetako probak egin behar dituzten Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleen datu-bilketa.
- Ikastetxean aplikazioa prestatzen hastea, fase horretarako kontratatutako enpresarekin batera.

Lan horiekin guztiekin eta abian jarriko ditugun beste batzuekin, eremu honetan azalduko da informazioa. Hasi berri dugun urtea ona izan dadila guztiontzat.

Comentarios: Publicar un comentario en la entrada





<< Página principal

Suscribirse a Entradas [Atom]