<%vnref=request.querystring("qnref") vmateria=request.querystring("qmateria") vsubmateria=request.querystring("qsubmateria") vtitulo=request.querystring("qtitulo") vautor=request.querystring("qautor") vdes=request.querystring("qdes") vtlibre=request.querystring("qtlibre")%> ::: ISEI-IVEI :::

Liburutegia
Mailegu eskaera

::

MAILEGU ESKAERA

ISEI-IVEIko dokumentu-funtsean dauden  liburuak edo bestelako informazioa eskatzeko, mesedez irakurri beheko  mailegu-baldintzak, azaldu zure eskaera ahalik eta zehatzen eta e-mailez bidali helbide honetara: 

mailegu 

MAILEGU BALDINTZAK

- Mailegu zerbitzu hau EAEko hezkuntza komunitateko kideak diren guztiei zuzentzen da.
- Erabiltzaile bakoitzak gehienez hiru dokumentu eduki ahal izango du.
- Maileguak 30 eguneko iraupena izango du, hilabete gehiagoz luza daitekena, beste norbaitek eskatu ez badu.
- Luzapena, mailegu epea bukatu baino bost egun lehenago eskatu beharko da, ondoko posta-elektroniko helbide honetara:

ISEI-IVEI
Mailegu Zerbitzua
e-mail: doku@isei-ivei.net

- Bidalketa eskalea lanean dagoen zentrora bidaliko da, eta jasotakoan ordaindu (bataz besteko kostua 5 euro, tamainuaren arabera).
- Itzulpena edozein postetxetatik bidaliko da, maileguarekin batera frankeatuta doan gutunazalean.
- Mailegutik kanpo geratuko dira:
* Aldizkako argitalpenak
* Kontsultako liburuak
* Dokumentazio zentroak berak zehazten dituen dokumentuak (kaltetuta daudenak, eskuragaitzak direnak, etab.)
- Dokumentazio Zentro honek eskaintzen duen materiala kontsulta pertsonalerako da soilik. Erabiltzaileak materiala kopiatu edota behar ez bezala erabiliz gero, erantzule izango da.
- Mailegatutako materiala bueltatzen ez bada, ez da eskaera gehiagorik onartuko; eta dokumentazio zentro honek aproposeko neurriak hartu ahal izango ditu.
- Dokumentazio Zentro honetara mailegua eskatzen duen erabiltzaileak ohar honetan azaldutako baldintzak onartu behar ditu.

 

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |