Ikerketa honen lagina 3.000 inguru ikaslek osatu dute Lehen Hezkuntzan (5. eta 6. mailak) eta beste horrenbeste Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1., 2., 3. eta 4. mailak). 2008an, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 84 ikastetxek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 80 ikastetxek parte hartu dute.
Ikerketaren kudeaketa web aplikazioen bitartez egiten da, ISEI-IVEIren interneteko zerbitzarian ostaturik daudenak. Bertan, inplementaturik daude ere ikasleen eta zuzendaritza taldeen galderasortak. Segidako azterlanetan, galderasorta horiek ia aldaketarik gabe mantentzen dira, emaitzen konparagarritasuna ahalbidetzeko.