Ikerketa
Hezkuntza Eleanitza. Kasuak aztertzea

:::

Aspaldi honetan, Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxetan eleaniztasunaren esperimentazioa bultzatu du, hirugarren hizkuntza ikas-irakasteko hizkuntza giza ezarriz. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak honakoak ezagutu nahi ditu: alde batetik, ea metodologia eraginkorra den, espero diren eraginak sortu dituelako, baita kostu eta irabazien arteko erlazioa arrazonagarria delako; eta bestetik, ea metodologia baliagarria den, ustegabeko eraginik agertu ez direlako.

Helburuak

  • Eleaniztasunaren esperientziaren balioa aztertzea, hau da, horren eraginkortasuna eta Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxeetara zabaltzeko aukerak baloratzea.
  • Kontrol-taldeekin konparatuta talde esperimentaletan hirugarren hizkuntzaren gaitasuna igotzen den egiaztatzea.
  • Hautatutako hezkuntza mailetan (DBH 1.a, DBH 3.a, Batx. 1.a) irakaskuntza eleanitza ezartzeak ekarri dituen ondorioak aztertzea.
  • Hirugarren hizkuntzan irakasten diren ikasgaietan ikasitakoa ez dela gutxitu egiaztatzea.
  • Ezusteko efektuak jasotzen diren aztertzea, desiragarriak zein ez desiragarriak.

Faseak

2004ko iraila - 2005eko abendua
  • Marko teorikoa ezartzea, lagina zehaztea.
  • Probak eta galdesortak egitea/egokitzea.
  • Hasierako egoera deskribatzea eta aztertzea.
  • Hasierako probak ezartzea (1goa., 2004ko urrian).
  • Probak ezartzea (2.a, 2005eko maiatzean) aurreko taldean.
  • Datuak aztertzea eta txostena idaztea.
  • BEHIN-BEHINEKO TXOSTENA


2005eko iraila - 2006ko abendua
  • Galderasortak ezartzea eta elkarrizketak egitea.
  • Ikerketa etnografikoa (irakasleen egunkariak).
  • Proben azken ezarpena (3.a, 2006ko maiatzean) talde esperimentaletan eta kontrol-taldean.
  • Datuak aztertzea eta txostena idaztea.
  • BEHIN BETIKO TXOSTENA

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |