Lehen Hezkuntzaren Ebaluazioa
2004

::

Helburuak

Ebaluazio honen helburuak hauexek dira:

1. Lehen Hezkuntzaren amaieran oinarrizko zenbait arlotan ikasleek zer dakitenaren berri izatea.

2. 1999. urtean egindako ebaluazioarekin konparatu eta aldaketak aztertzea.

3. Ikasleen errendimendua hezkuntza prozesu eta testuinguruari dagozkion faktoreekin alderatzea.

Poblazioa

Poblazioaren eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoa izango da. Poblazio hori 2003/04. ikasturtean Lehen Hezkuntzako seigarren mailan matrikulatutako ikasle guztiez osatuta dago, hezkuntza-premia bereziko ikasleak eta Euskal Herriko Hezkuntza Sisteman urte bat baino gutxiago matrikulatuta daramaten eta aplikazioko hizkuntza ondo ez dakiten ikasle atzerritarrek izan ezik.

Lagina: Lehen Hezkuntzako 6. mailaren 111 talde.

Aplikazioa 2004ko apirilean eta maiatzean egingo da.

Probak

Ebaluazio honetan bost proba egingo dira: Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Matematika, Inguruaren ezaguera eta Euskal Herriari dagokion arlo horretako atal espezifikoa.

Gaztelania eta Literaturari, Matematikari eta Inguruaren ezaguerari buruzko probak, INECSEren eta gainerako Autonomia Erkidegoen kolaborazioarekin burutu dira. Euskara eta Literaturaren eta Euskal Herriko Inguruaren ezagueraren gaineko probak ISEIk egin ditu eta EAEko ikastetxeetan 2003ko maiatzean pilotatu ziren.

Galdesortak

Aukeratu diren ikastetxeetako tutoreek, familiak, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko koodinatzaileek eta zuzendari taldeek zenbait galdesorta beteko dituzte. Galdesorta horien helburua da ikasleen testuinguruz, hezkuntza testuinguru orokorraz, hezkuntza-prozesuaz eta hezkuntza-inguruaz eta hizkuntza-prozesuez informazioa biltzea da.

Era berean, lehenengo aldiz, ebaluazio honen bidez Hezkuntza Sistemak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei ematen dien erantzunari buruzko informazioa bilduko da.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |