Laburpen
e-Dossier

::

Euroabentura

http://www.euroaventura.net/index_fbas.html

La Caixa fundazioak katalanez, euskaraz, galizieraz eta gaztelaniaz prestatu du web gune hau. Bigarren mailako ikasleei euroaren Europaren gakoak eskaintzeko pentsatutako gune birtuala da. Europako Batasunari buruzko informazioa ematea, eztabaidak eta gogoetak sortzea, eta teknologia berrien erabilera irakasle eta ikasleen lan- eta komunikazio-tresna bezala sustatzea dira webaren oinarrizko helburuak. Web guneak, gaurkotasuneko gaiei buruz —esate baterako, inmigrazioari eta ingurumenaren babesari— dituzten iritziak emateko, Europako egunkari handienak kontsultatzeko eta Europari buruz interesgarri gertatzen diren beste esteka batzuetarako zerrenda luze bat edukitzeko aukera ematen die nabigatzaileei.

Hurrengo curriculum arloei buruzko zenbait gai eskaintzen ditu: Gizarte Zientziak, Zientzia Experimentalak, Etika, Filosofia eta Erlijioa, Matematika eta Musika. Horiez gain, lehiaketak ere badago: Iter-itineris (on line joko interaktibo bat da, Erdi Aroko Europako Erdialdeko familia baten abenturan oinarritua), Eurodilemak (Europari buruzko gai-multzo baten eztabaida eta gogoeta sustatzeko asmoarekin sortutako partaidetza-guneak dira. Landu daitezke bai taldean eta bai banaka, eurogida helbidearen eta eurodokumentuen bitartez) eta Hezkuntza-Berrikuntzako (Educalia saria. Informazio gehiago http://www.educalia.org web gunean).

Euroalbisteak oso atal interesgarria suertatzen da. Albiste-bilatzailearekin batera, hemeroteka honako gaiotan antolatu du: Hizkuntz aniztasuna, inmigrazioa, Europar Batasunaren etorkizuna, euroa, globalizazioa, osasuna, ingurumena eta gatazkak munduan.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |