Laburpen
e-Dossier

::

253/2000/EB Europako Kontseilu eta Parlamentuaren Erabakia: Socrates Erkidegoko ekintza-programaren bigarren aldia ezartzen da

http://europa.eu.int/eur-lex/pri/es/oj/dat/2000/l_028/l_02820000203es00010015.pdf

Erabakia Socrates programara aplikatuko da 2000-2006 aldian. Hurrengo helburuak ditu:

a) Hezkuntzaren EUROPAREN DIMENTSIOA indartzea ikasmaila guztietan eta Europako hezkuntza baliabideetara nazioz gaindiko sarbide zabala erraztea. Aldi berean, hezkuntzako eremu guztietan aukeren berdintasuna bermatzea.

b) Europako Batasunaren hezkuntzen ezagutza kuantitatiboa eta kualitatiboa hobetzea ikasmaila guztietan, batez ere gutxien zabaldu eta gutxien irakasten diren hizkuntzak. Europako Batasuna osotzen duten herrien arteko ulermena eta elkartasuna indartzea da xedea; halaber, irakaskuntzaren kulturarteko dimentsioa ere sustatzea.

c) Irakaskuntzan lankidetza eta mugikortasuna bultzatzea, bereziki honako ekintzen bidez:
— Ikastetxeen arteko elkartrukeak suspertuz.
— Hezkuntza irekia eta urrutikoa bultzatuz.
— Tituluen eta irakastaldien ezagutza hobea sustatuz.
— Informazio elkartrukeak garatuz eta horiei dagozkien eragozpenak desagerteraziz.

d) Hezkuntza praktikak eta materialak garatzeko berritze-prozesuak sustatzea; eta, halakoa egokia izango balitz, teknologi berrien erabilera barne hartuta. Izan ere, hezkuntza politikako esparruan interes komuneko gaiak aztertzea.

Socrates programaren helburuak lortzeko honako ekintzok ipini dira martxan:

  • 1. ekintza. Eskolako hezkuntza (Comenius).
  • 2. ekintza. Goi mailako hezkuntza (Erasmus).
  • 3. ekintza. Helduen hezkuntza eta beste hezkuntza ibilbide batzuk (Grundtvig).
  • 4. ekintza. Hizkuntzen irakas eta ikaskuntza (Lingua).
  • 5. ekintza. Hezkuntza irekia eta urrutikoa: informazio eta komunikaziorako teknologiak hezkuntza eremuan (Minerva).
  • 6. ekintza. Behaketa eta berrikuntza.
  • 7. ekintza. Baterako ekintza.
  • 8. ekintza. Erabakiarekin batera doazen neurriak

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |