Laburpen
e-Dossier

::

Kulturaskotako hezkuntza eta Europako hiritartasuna

http://www.mec.es/cesces/esteve.htm

http://www.mecd.es/cesces/conclusiones-rece.htm

Estatuko Eskola Kontseiluak 2000an Madrilen antolatutako konferentziaren barruan —'Movilidad, Educación Intercultural y Ciudadanía' izenekoa— José M. Estevek, Malagako Unibertsitateko irakaslea, aurkeztu zuen ponentzia hau (http://www.mecd.es/cesces/conclusiones-rece.htm helbidean konferentziaren ondorio osoak kontsulta daitezke).

Egun aniztasunak karakterizatzen du Europa; beraz, horren erronkei buruzko gogoeta egin du. Europako Kontseilu, Parlamentu eta Europako Batzordeen gomendioei jarraituz, erakundeek talde guztiei hezkuntzarako sarbide hobeagoa, lan egiteko aukerak eta kontzientzia askatasun eta aniztasun kulturala adierazteko askatasun bera ziurtatzearen zeregina dute. Europa zenbait baloreren bereizketan oinarrizten da eta balore horien artean tolerantzia eta askatasunari begirunea izatea dira.

Esteve irakasleak gizarte kulturaskotako eta eleaniztun bateko hezkuntza arazoak aztertzen ditu. Gainetik ikusten ditu aniztasun horren sorburuak, Espainiako estatu zein Europarenak. Jarraian, hezkuntza sistemetako joerak aztertzen ditu: alde batetik, homogeneizaziorantz eta, bestetik, sozializazio-eredu dibergenteak. Azken horiek gizarte kulturaskotako eta eleaniztunen aniztasuna onartzen dute hezkuntzan eta elkarrekin bizi diren kulturetatik berezko zenbait osagai hartzen dituzte guztientzat.

Irakas-hizuntzari dagokionez, Blissekin (1989) batera, ama hizkuntzaren erabilera defendatzen du, lurraldetasun printzipioaren edo hizkuntza ofizialak inposatzearen aurrean.

Izan ere, EUROPAREN DIMENTSIOAri dagokionez, Europako identitate sakonagoa indartzeko saiatzea dela ulertzen du. Egileak EUROPAREN DIMENTSIOA azaltzerakoan honako ezaugarriok aukeratu ditu: aberastasun kulturaskotako eta eleaniztunarekin begirunetsua, aniztasunarekin arretatsua eta, halaber, Europako historian barrena batasun eta identidatearen aztarnak aurki daitezkeen kontzientea izatea. Julio Caro Barojari jarraituz (1985), gizarte dinamikoan sinesten du. Bere ustez, hori ez datza hizkuntza, kultura eta tradizio mugigaitz eta zurrunak mantentzean. Alderantziz, komunitate baten identitatea berrindartzen den etengabeko prozesuan datza, non beste komunitate batzuetan sortutako baloreak, zientzia aurkikuntzak, aurrerakin teknikoak, kontzeptu zehaztapenak eta kultur ekarpenak hartzen dituen eta, denboraren poderioz, berezko identitatearen guneari —agian ezaugarri bereziren batekin— inkorporatzen dizkion.

 

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |