TIMSS 2011

::

timss2011Matematikaren eta Natur Zientzien Nazioarteko ebaluazioa (TIMSS) Hezkuntza Ebaluaziorako Nazioarteko Elkartearen (IEA) proiektu bat da. IEA erakunde independienteak ebaluazio eta ikerketarako nazio-erakundeekin kolaboratu egin du 1959 urtetik aurrera, azterlanak egiten.

Euskal Autonomia Erkidegoak 2003 urteko TIMSS proiektuan ofizialki parte hartu zuen eta 2007 urteko ebaluazioan ere parte hartu zuen.

Lau urtetik behin burutzen den TIMSS ikerketak bere emaitzak argitaratzen ditu. Emaitza hauek Matematika eta Zientzen gaineko irakaskuntzaren aurrerapenak islatzen dituzte.

TIMSSek Matematika eta Natur Zientziak ikasteko testuinguruari buruzko galdetegi eta besten bidez ikasleak, irakasleak eta zuzendariak galdetzen ditu. Galdera-sorta honen joeren datuek hezkuntza eta arauen inplementazioan aldaketen ikuspegi dinamikoa eskeintzen dute, irakaskuntza praktikak hobetzeko ere laguntza baliagarria izaten da.

 

TIMSSen curriculum ereduak hiru atal ditu:

  • Diseinatutako curriculuma.
  • Aplikatutako curriculuma.
  • Lortutako curriculuma.

Hauek, adirazten dute, gizartearen ustetan, ikasleek Matematika eta Zientzari buruz ikasi behar dutena eta hori lortzeko nola antolatu behar den hezkuntza sistema.

TIMSS probak nazioarteko adostasun baten bitartez osatu eta garatzen dira. Horretarako, Didaktika, Matematika, Zientziak eta Estatistika adituek parte hartzen dute.

Hezkuntza-komunitateak, ikertzaileek, ebaluazioaren egileek Matematikaren eta Zientzien ebaluazio datuetatik ondorengo aspektuak espero ditzakete:

  • Herri bakoitzak lorturiko emaitzekin herrien konparazioari buruzko informazioa lortzea eta, aurreko TIMSSeko ikerketen beste datuekin batera, haien arteko desberdintasunak azaltzeko arrazoiak proposatzea.
  • Herri bakoitzean Matematikaren eta Natur Zientzien ikaskuntza eta irakaskuntzaren eraginkortasuna hobetzea.
  • DBH 2.mailako Matematika eta Zientzia ezagupen eta trebetasunen aspektu adierazgarriak ezagutzea.
  • Hezkuntza sistemek eta ikastetxeek lorturiko emaitzei buruzko datu osagarriak eskaintzea eta baita irakaskuntzako praktikan ere lorturiko hobekuntzaz.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |