Hezkuntzako Adierazleen Euskal Sistema, lau kategoriatan daude sailkatuak: testuingurua, baliabideak, prozesuak eta emaitzak.
Sarrera

::

Sarrera
Hezkuntzaren adierazleen euskal sistema egitea Unibertsitateaz kanpoko Irakas sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) izaera iraunkorreko jarduketa-ildo bat da, berau euskal hezkuntza-sistema ebaluatu eta ikertzeko erakunde honek duen funtzioaren ondorioa da. Proiektua ISEIren ardurapean dago eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren, Hezkuntzaren Estatistikaren Zerbitzuaren zein Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTATen) lankidetza dauka, hala alderdi teknikoetako aholkularitzarako nola datuak eskuratzeko. Hasiera bateko eginkizuna esparru teoriko batera eta hezkuntzako adierazleen lehen definizio batera iristea izan da. Hezkuntza Adierazleen Euskal Sistemaren azken osaketa egiteko, lehendabizi, sartu beharreko bideragarrien analisi zehatza egin eta posible eta esanguratsutzat jotzen dituenei buruz Hezkuntza Sailak berak erabakia hartu behar du. Zeregin progresiboa izango da lan neketsua delako eta egun jasotzen ez dituzten datuak daudelako. Laburbilduz, orain aurkeztu behar dugun dokumentua aipatutako hezkuntza adierazleen euskal sistemarako lehen hurbilpena da, bertan informazio egiaztatua zuten adierazle horien lehen hautapena egin dutela. Horrela, sistema osatuko luketen beste batzuk eta, bereziki, Europako Batasunak lehentasuna ematen dienak lantzea falta da.Sistema baten alderdi anitzak diseinatzerakoan aurkeztu ahal dituzten sailkapenak asko badira ere, sailkapen erreza egitea eta beste hezkuntza sistemetakoekin erraz alderatzea ahalbidetzen duten lau tipo hartzeko hautua egin dugu: testuingurua, baliabideak, prozesuak eta emaitzak.
Testuinguruko adierazleak, testuinguru sozioekonomikoaren egoera esplizitatzen du, hauek bezalaxe: eskolatze eta demografiako baldintzak, sozioekonomikoak eta kulturalak; biztanleek hezkuntzari buruz duten jarrera eta itxaropenak.

Baliabideen adierazleak, sistemako sarrerak (inputak) edo helburuak lortzeko dituzten baliabideak jakinarazten ditu: baliabide materialak (ekonomikoak eta azpiegiturak) eta giza baliabideak (irakasleak eta ikasleak).

Prozesuen adierazleak, horiek zentroen antolaketa eta funtzionamenduaren, hezkuntza-jarduketa eta eskolako giroaren berri ematen dute, kuantitatibo baino izaera kualitatibokoagoak dira , eta lantzen zailagoak dira.

Emaitzen adierazleak, hezkuntza sistemaren irtenbide edo izandako lorpenak: ebaluatzeko probak, oinarrizko, jarrerazko gaitasunak eta baloreak eskuratzea, lortutako tituluak, ziurtagiriak, adinaren egokitasuna derrigorrezkoak diren etapetan, eta lanmarkatuan murgiltzea eta lansariak.
Gehiago ikusi >

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |