PISA Proiektua 2012
PISA 2012 EUSKADI. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa2014ko martxoa
|
ELGAko PISA proiektua 15 urteko ikasleei aplikatzen zaien nazioarteko ebaluazio estandarizatua da. Proiektu honetan 2000 urteko proban 32 herrik parte hartu zuten, 2003an 41, 2006an 57 eta 2009an 65. PISA proban ikasleen errendimendua ebaluatzen da honako eremu hauetan: Irakurketa, Matematika eta Zientziak.
EAE-k 2003 urteko PISA proiektuan parte hartu zuen ofizialki, datorren urtean ere PISA 2012 ebaluazioa egingo da.
PISA proiektuak, eskola curriculumaren lorpen-mailaz gain, hiru arloak Irakurketa, Matematika eta Zientziak zehaztu nahi ditu. Heldutasunerako ezinbesteko trebetasunak eta ezagupen esanguratsuak ere bai. Izan ere, PISA proiektuak zeharkako gaitasunen ebaluazioa bere gain hartzen du.
Garrantzi handia ematen zaio prozedurak menderatzeari, kontzeptuak ulertzeari eta eremu desberdinetako egoera ezberdinei erantzuteko gaitasunari ere bai.
PISA proiektuak honela definitzen du prestakuntza: 15 urteko ikasleei heldutasunera igarotzen, gizarteratzen eta partehartzen laguntzen dieten gaitasun-multzoak. Gaitasun hauek ikastetxeetan eta beraien inguruneko pertsonekiko hartu-emanen bidez ere lortzen dituzte.
Azken batean, alfabetatzea ebaluatu nahi da, gizartean
aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasun-multzotzat ulertua.
Halaber, kontuan hartzen da gaitasun horien ikasketa etengabekoa dela,
bizitza osoan zehar gertatzen da eta.
Matematikan formazioa gaitasun hauetan datza: matematika
identifikatu, ulertu eta matematikarekin inplikatu. Horretaz gain,
oinarritutako iritziak eman ahal izango dira matematikaren zereginari
buruz bizitzaren arloetan, hain zuzen ere, bizitza pribatuan; lan
esparruan eta gizartean, arrazonatzeko gai diren, konprometitzen diren
eta konstruktibo diren hiritarren egun eta geroaldiko bizitzan.
Irakurmena testu idatzietatik abiatzen da ulermena, erabilpena eta
hausnarketa garatzeko. Helburua, bakoitzaren xedeak eskuratzeaz gain,
ezagutza eta potentzial pertsonala garatzea eta gizartean parte hartzea
da.
Zientzietan formazioak hurrengo gaitasunean gauzatzen da: ezagutza
zientifikoa galderak identifikatzeko eta datuetatik abiatuta ondorioak
ateratzeko erabiltzea, naturaren munduari buruzkoa eta bertan gizakiek
eragindako aldaketak ulertu ahal izateko eta horren inguruan erabakiak
hartzen laguntzeko.
Edukin matematikoak: batez ere «ideia matematiko
nagusiak». Lehenengo zikloan ideia hauek aldaketa eta hazkundea
eta espazioa eta forma dira. Hurrengo zikloetan, aldiz, zoria, arrazoibide
kuantitatiboa, ziurgabetasuna eta dependentzia-harremanak erabiltzen
dira.
Testu-mota desberdinen irakurketa: motaren arabera sailkatutako testu
osoa (adid., deskripzioa, narrazioa, azalpenak, argudioak eta argibideak)
eta egituraren arabera klasifikatutako agiriak (adib., inprimakiak,
iragarkiak, deialdiak, diagramak, grafikoak edo taulak).
Kontzeptu zientifikoak: Fisika, biologia, kimika..., alor garrantzitsuenetatik
aukeratutako kontzeptuak eta bizi- eta osasun zientzietako, lur- eta
ingurumen-zientzietako eta teknologia jakintzagaiekin erlazionatutakoak.
Esate baterako, materiaren egitura eta propietateak, aldaketa fisikoak
eta kimikoak, energiaren eraldaketak, indarrak eta mugimendua, forma
eta funtzioa, giza biologia, bioaniztasuna edo kontrol genetikoa.
MATEMATIKA
Gaitasun matematikoak; adibidez, ereduen gauzatzea eta problemen ebazpenak,
ondoko hirurak bereiziz: prozeduren aplikazioa, loturen burutzapena
eta integrazioa problemak ebazteko, eta matematizazioa, pentsaera
matematikoa eta generalizazioa.
IRAKURMENA
Irakurketa lan-mota desberdinak egitea; besteak beste, osoko irakurketak
burutzea, informazio zehatzak berreskuratzea, interpretazioak graratzea
edo testuaren edukinari edo formari buruzko gogoeta egitea.
ZIENTZIAK
Prozesu trebetasunak, adibidez ikuspegi zientifikotik azter daitezkeen
galderak ezagutzea, ebidentziaren identifikazioa ondorioak ateratzea,
ebaluatzea eta jakinaraztea, eta kontzeptu zientifikoak ulertu direla
erakustea. Trebezia hauek ez daude aldez aurretik zehaztutako ezagupen
zientifiko-multzo baten menpe, nahiz eta ezin dira aplikatu edukin
zientifikoak kontuan hartu gabe.
GAITASUNAK PISA PROIEKTUAN
PISA proiektuari irakurmena eta prestakuntza matematikoa eta zientifikoa
prozesuetan aplikatzeko eta ezagutzak testuinguru-mota askotan erabiltzeko
gaitasuna interesatzen zaio. Hau da:
• PRESTAKUNTZA MATEMATIKOAk ezagupen, trebezia
eta ulerkuntza matematikoak «egizako» testuinguruetan
aplikatzeko gaitasuna kontuan hartzen du. Testuingurua egiazkotzat
hartzen da parte-hartzaileen esperientzia praktikoetan eta errealetan
agertzen bada. Orobat, prestakuntza matematikoaren definizioaren alderdi
garrantzitsua egoera ezberdinetan matematikak egitean eta jardutean
datza. Egoera horien artean bizitza pertsonala, eskola esperientzia,
lana eta kirolak (edo, orokorrean, aisialdia), tokiko komunitatea
eta gizartea ohiko bizimoduan aurkitzen diren moduan, eta testuinguru
zientifikoak daude.
• IRAKURMENAK eskolako zein eskolatik kanpoko
materialak irakurtzeko gaitasunari dagokio. Erabilera pertsonaleko
irakurketak (gutunak, fikziozkoak, biografiak, etab.), eremu publikoak
(agiri ofizialak, informazio publikoak, etab.), enplegu eta hezkuntzakoak
(testuliburuak, alegia) barne hartzen ditu.
• PRESTAKUNTZA ZIENTIFIKOA errealitateko egoeratan
ematen diren arazoak konpontzeko gaitasunari dagokio. Arazo hauek
eragiten gaituzte gizabanako (adib., elikagaien eta energiaren erabilera),
tokiko komunitate baten kide (adib., ur erazpena edo energia sortzeko
zentral baten egoera, e.a.) edo munduko hiritar bezala (adib., atmosfera-berotze
globala, bioaniztasunaren murrizketa...) Prestakuntza zientifikoa
aplika daitekeen testuinguruak ondoko hauek dira: subjetuarena eta
familiarena (pertsonala), komunitatearena (publikoa), planetako bizitza
(globaltasuna) eta ezagutza zientifikoaren bilakaera eta erbaki sozialetan
izan duen eragina (garrantzia historikoa).
^ Igo |
© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |