Laburpen
e-Dossier

::

Europako Hiritartasuna arriskuan Frantziako historia-geografia testuliburuetan (fr)

Europako Hiritartasuna arriskuan Frantziako historia-geografia testuliburuetan
http://www.inrp.fr/Acces/Biennale/7biennale/Contrib/longue/7408.pdf

Henri del Pop-ek hezkuntza edukin gisa hiritartasun europarrari buruzko gogoetak argitaratzen ditu pdf formatoz. Hausnarketa horiek Europako konstituzioaren inguruan dagoen debatean kokatu behar da. Honako hiru galderei erantzuten saiatzen da:

1. Zertan datza Europako hiritarra izatea?

2. Nola aurkezten dute Europa Frantziako geografia testuliburuek?

3. Zein diskurtso zibiko dute testuliburu horiek Europari buruz?

Egileak lotzen du lehenengo galdera baloreekin. Frantziako testuliburuetan Europako geografia trataera luzaroan eztabaidatu dela adierazten du. Horri dagokionez, Inspection Généralek prestatutako txosten batean (2000ko irailean) hegoaldeko eta ekialdeko Europaren presentzia eskasa kritikatzen zuela ekartzen du. Metodologiaren aldetik, ezagutzen jabetze enziklopedikoa egin beharrean, jarrera kritikoa eta arazoen gainetiko lana bultzatzea aldarrikatzen du.

Geografia testuliburuetan Europako edukinek %40 eta %48 bitartean betetzen dute. Horietan Europa Mendebaldeko Europarekin identifikatzen da. Gainera edukin horiek tokiko edo probintziako ikuspegitik lantzen dira. Egileak testuliburuek ildo egokiari jarraitzen diotela antzeman du, bestearen trataera enpatikoa (ikuspegi dialogikoa) igartzen baitu.

Hirugarren galderari dagokionez, Europako erakundeak lantzen direla sumatu du, baina beste batzuk ez; Europako Batasunaren jatorria ekonomikoa izan zela eta egun oraindik gizarte eskaziak dituela agertzen da; halaber, zenbait gatazka ere lantzen dira.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |