Laburpen
e-Dossier

::

Europa Historia, Geografia eta Hezkuntza Zibikoaren irakaskuntzan (fr)

Europa Historia, Geografia eta Hezkuntza Zibikoaren irakaskuntzan (fr)
ftp://trf.education.gouv.fr/pub/edutel/syst/igen/europehg.rtf

Frantziako Hezkuntza Ministerioko Ikuskaritza Orokorreko txostena da, 2000an argitaratuta. EUROPAREN DIMENTSIOA Frantziako hezkuntza sisteman zein egoeratan dagoen aztertzen du. Lehenik, curriculumetan dimentsio horren integrazio-maila analizatzen du. Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan orokortu dela baieztatzen du. Hala ere, edukinak Europako Batasunari buruzkoak dira batik bat eta, aldiz, Erdialdeko eta Ekialdeko Europari buruzkoak urriak izaten dira.

Bigarrenik, hezkuntza etapa bakoitzean Europari buruz zer lantzen den adierazten du. Txostengileek uste dute ikasketa objektua txarto definitua dagoela eta, gainera, aplikatzen diren metodoak tradizionalak eta akritikoak izaten direla.

Hirugarrenik, prestakuntza plangintzetan Europak ez duela presentzia esanguratsua aitortzen du. Azkenik, EUROPAREN DIMENTSIOA hezkuntza praktiketan baino diskurtsoetan eta egitasmoetan agertzen dela adierazten du.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |