Dokumentuak
e-Dossierak
Aurkibidea
1. Sarrera
2. Diagnostiko Ebaluazio Orokorra
3. Diagnostiko Ebaluazioa Euskal Hezkuntza Sisteman
4. Diagnostiko Ebaluazioa Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sistemetan
5. Diagnostiko Ebaluazioak hobetzeko tresna gisa
6. ISEI-IVEIra kontsultak edo iradokizunak bidaltzeko
Hezkuntza gure gizartearen oinarria da pertsona gisa eta komunitate gisa hazteko, kultura erreferentziaz hornitzen gaitu eta. Irakasleek egiten duten lana oso garrantzitsua da, eta diagnostiko batez eta datu fidagarriz indartu beharra dago. Datu horiek irakasle-funtzioa indartzeaz gain, hezkuntza politikak bideratzeko ere baliagarriak izango dira. Hori dela eta, azken urteotan ebaluazio orokorrak zabaldu egin dira, bai nazioarteko bai tokiko esparruetan, ondoko txostenak adierazten duenez:
Pruebas nacionales de evaluación del alumnado en Europa: objetivos, organización y utilización de los resultados.
Eurydice. 2009.
Hezkuntzaren Lege Organikoa-k(LOE) zera ezartzen du: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzerakoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila bukatzerakoan, ikastetxe guztiek haien ikasleek lortutako oinarrizko konpetentzien diagnostiko ebaluazioa egin behar dute (144. eta 147. art.)
Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.
BOE 04-05-2006.
Diagnostiko Ebaluazioa ikastetxeen hobekuntzarako egiten da. Ebaluazio hori proba eta testuinguruko galdesorta multzoen bitartez egiten da, ikasle guztientzako berberak direnak eta irizpide estandarizatuz aplikatzen direnak funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietan.
Diagnostiko Ebaluazio horren ondorioz, ikastetxe bakoitzak, bere irakasleek, bere ikasleen familiek, eta hezkuntza sistema osoak ikastetxearen egoerari buruzko informazio objetiboa jasotzen du. Horrez gain, ikastetxe bakoitzak barneko datuekin osatzen du jasotako informazioa, eta hobekuntza prozesuak ezartzeko erabiltzen du.
LOEk bi prozesu mota ezartzen ditu diagnostiko ebaluazioetarako:
* Diagnostiko Ebaluazio orokorrak, laginen bidezkoak, eta Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuak zein hezkuntza-Administrazio autonomikoek eginda.
* Diagnostiko Ebaluazioak, zentsu osoaren bidezkoak, eta hezkuntza-Administrazio autonomikoek eginda
^ Igo |
Diagnostiko Ebaluazio Orokorrak, laginen bidez egiten dena, ikasleen eta ikastetxeen datu adierazgarriak biltzen ditu, bai estatuari dagozkionak bai autonomiei dagozkienak. Orain arte, bi diagnostiko ebaluazio orokorrak burutu dira: Lehe Hezkuntzako 4. Mailan 2009an eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailan 2010ean.
Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuak (IE) diagnostiko ebaluazio orokorren marko teorikoa eta metodologia-alderdiak landu eta zabaldu ditu; halaber, bildu eta zabaldu ditu ere ebaluazio honetako emaitzak, hau da, konpetentzia bakoitzean ikasleek erakutsi duten menperatze-maila, hala estatuan nola auonomi erkidegoetan.
Informazio guzti hori eskura dago honako helbide hauetan:
Evaluación General de Diagnóstico 2009. Marco de la evaluación.
Instituto de Evaluación. 2009.
Evaluación General de Diagnóstico 2009. Educación Primaria. Cuarto curso. Informe de resultados.
Instituto de Evaluación. 2009.
Instituto de Evaluación. 2010.
^ Igo |
Euskal Autonomia Erkidegoan diagnostiko ebaluazioak egin dira Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailan, 2008-2009 ikasturtean hasita. Ebaluazio horien bidez honako konpetentziak neurtu dira: Hizkuntza komunikazioa euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, Matematikarako konpetentzia, Gizarte eta Herritartasunerako konpetentzia eta Zientzia-Ezagutza.
Egindako ebaluazioen ondorioz isilpeko txostenak egin dira, bai ikastetxeentzat bai familientzat. Txosten horiek balio handikoak dira euskal hezkuntza sistemaren egoera ezagutzeko, irakatsi eta ikasi prozesuetan familiak inplikatzeko eta hobekuntza planak antolatzeko.
Markoa
Diagnostiko Ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Garatzeko eta aplikatzeko proposamena.
Oinarrizko Konpetentzien Agiri Markoak Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Euskal Autonomia Erkidegoan.
Legeak
175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.
EHAA 2007-11-13.
AGINDUA, 2008ko abenduaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan diagnosi-ebaluazioko prozesua arautzen duena.
EHAA 2008-12-09.
EBAZPENA, 2010eko otsailaren 11koa, Hezkuntza sailburuordearena, jarraibideak ematen dituena 2009-2010 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan oinarrizko gaitasunen diagnostiko ebaluaziorako prozesuan aurreikusitako probak egiteari buruz.
EHAA 2010-02-11.
Probak eta beste baliabideak
Diagnostiko Ebaluazioa Euskadin: Item liberatuak 2011.
Diagnostiko Ebaluazioa Euskadin: Informazio-materialak eta emaitzen txostenak.
^ Igo |
Autonomia-Erkidegoko hezkuntza administrazioek diagnostiko ebaluazioak egiten dituzte beren eskumeneko ikastetxe guztietan. Ebaluazio hauek zentsuko izaera dute eta, orokorrean, 2008-2009 ikasturtetik egin ohi dira, era estandarizatuan (zeharo baldintza berdinetan ikasle guztientzat), eta ikastetxez kanpoko egileek egindako proben bidez.
Hurrengo helbideetan Autonomia-Erkidego bakoitzari buruz honako informazioak aurkitzen dira:
ebaluazioaren marko teorikoa, konpetentzietako proba batzuk eta ebaluazioen emaitzetako txostenak.
Diagnostiko Ebaluazioa Andaluzian.
Diagnostiko Ebaluazioa Aragoin.
Diagnostiko Ebaluazioa Kanarietan.
Diagnostiko Ebaluazioa Kantabrian.
Diagnostiko Ebaluazioa Katalunian.
Diagnostiko Ebaluazioa Gaztela-Mantxan.
Diagnostiko Ebaluazioa Gaztela eta Leonen.
Diagnostiko Ebaluazioa Madrilgo Autonomia-Erkidegoan.
Diagnostiko Ebaluazioa Valentziako Autonomia-Erkidegoan.
Diagnostiko Ebaluazioa Extremaduran.
Diagnostiko Ebaluazioa Galizian.
Diagnostiko Ebaluazioa Balear Uharteetan.
Diagnostiko Ebaluazioa Errioxan.
Diagnostiko Ebaluazioa Nafarroan.
Diagnostiko Ebaluazioa Asturias Printzerrian.
Diagnostiko Ebaluazioa Murtzia Erregioan.
Ebaluazio diagnostikoa Ceutan eta Melillan.
^ Igo |
Diagnostiko Ebaluazioak, ikasleak lortu duen oinarrizko konpetentzien garapena neurtzeaz gain, informazio zehatza eta baliozkoa emango die hezkuntza-agente guztiei, alde ahulak hobetzeko eta indarguneak sendotzeko.
Beraz, Diagnostiko Ebaluazioa tresna pribilegiatu bezala hartu behar da hobekuntza bultzatzeko, baina ez da bakarra. Argi izan behar dugu oinarrizko konpetentzien ebaluazioak ezin duela irakasleek egiten duten curriculum ebaluazioa ordezkatu; izan ere, irakasleena beti izango da ikasleekin garatzen duen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren gako nagusienetako bat.
Honako dokumentuetan ikus daitezke gaur egun zintzuk diren oinarrizko konpetentzien ebaluazio orokorren helburuak eta joerak eta baita ere zein garrantzia duten ikasleak, irakasleak eta familiak hezkuntzaren hobekuntzan inplikatzeko:
How the world’s most improved school systems keep getting better.
McKinsey & Company. 2010.
¿Cómo los sistemas educativos que más mejoran continúan mejorando? – Resumen.
McKinsey & Company. 2010.
Using the Results of a National Assessment of Educational Achievement
Kellaghan, Thomas; Greaney, Vincent; Murray, T. Scott. 2009
¿Qué pueden esperar los profesores de la evaluación diagnóstica?
Enrique Roca. 2009.
Cómo hicieron los sistemas educativos con mejor desempeño del mundo para alcanzar sus objetivos.
McKinsey & Company. 2007.
Proceso de cambio en los centros educativos a partir de evaluaciones externas.
Joaquín Gairín Sallán (zuz.). 2006.
¿Cómo puede contribuir el proyecto PISA a la mejora de la enseñanza de las ciencias (y de otras áreas de conocimiento)?
Daniel Gil Pérez; Amparo Vilches. 2006.
Evaluación formativa: mejora del aprendizaje en las aulas de secundaria. Resumen en español
OCDE. 2004
Hobekuntza Planak eta baliabideak
Diagnostiko Ebaluazioaren emaitzak jaso ondoren, Ikastetxeek Ikastetxeko txostena eta Hobekuntzarako esku hartze-plana dokumentuakprestatzen dituzte:
• Ikastetxeko txostenak honako helburu nagusia du: ikastetxeek eta ikasleek lortutako emaitzak baloratzea eta aztertzea, eta emaitza horien arrazoiei buruzko hausnarketa egitea.
• Hobekuntzarako esku hartze-planak ikastetxe bakoitzak beharrezkotzat jotzen dituen hainbat kontu konkretatu eta planifikatzen ditu, oinarrizko konpetentziak hobetzeko: jarduteko neurriak eta proposamenak, erabiltzeko estrategiak eta arrakastarako irizpideak.
Honako dokumentuak oso baliotsuak dira ikastetxeen hobekuntzarako planak egiteari begira, orientazioak, baliabideak eta eredu praktikoak eskaintzen baitituzte:
Berritzegune Nagusia.
Arloetarako orientabide didaktikoak Derrigorerzko Bigarren Hezkuntzan.
Berritzegune Nagusia.
^ Igo |
Mesedez, zehaztu zure kontsulta edo iradokizuna ondoko posta elektronikoz:
^ Igo |
© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |