Dokumentuak
e-Dossierak

::

HIZKUNTZEN EBALUAZIOA EUROPAKO ERREFERENTZI MARKOAN e-dossier

Aurkibidea
1. Europa eleaniztuna
2. Europako Erreferentzi Marko Bateratua
3. Portfolioa
4. Proba ereduak
5. Euskal hezkuntza sistemaren hizkuntzak
6. Euskara eta Europako Erreferentzi Markoa (LINK)
7. ISEI-IVEIra kontsultak edo iradokizunak bidaltzeko

1. Europa eleaniztuna

Eleaniztasuna funtsezko balioa da Europan. Izan ere, hizkuntza-aniztasuna Europako identitatearen oinarrizko atal bat da. Bertako hizkuntzak ikasteak gizartearen eta kulturaren hobekuntza dakar. Europako hizkuntzen ezagutza bultzatzea garrantzizko helburutzat hartzen da biztanleen sustapen pertsonalerako zein lan-sustapenerako. Ama hizkuntzaren aprendizaia bultzatzeaz gain, beste hizkuntzak ikastea ere promozionatzen da, honek herrien arteko komunikazioa eta elkar ulertzea errazten du eta.

2010-2011 ekintza plana (2010-2020 hamarkadarako hezkuntza helburuak).Ikusi 6. Helburua: Hizkuntzak ikasteko bultzada. (esp)
MEC, 2010.

Aurretxostena: “Eleaniztasuna: Europarako onura eta partekatutako konpromisoa”  (2008/2225(INI)). (esp)
Europako Batzordea. 2008

Hizkuntzak sustatzeko Europako Batasunak egindako lana (esp)
Europako Batzordea. 2007

“2004-2006 Hizkuntzak ikastea eta hizkuntz aniztasuna sustatzeko” ekintza plana. Txostena (ing)
Europako Batzordea. 2007

Europan eleaniztasun gaiaz lanean diharduen goi mailako taldeak egin duen txostenaren laburpena (esp)
Europako Batzordea. 2007

Hizkuntzak ikaste eta irakasteari buruzko ikerketak (ing)
Europako Batzordea. 2007

Hizkuntza gaitasunei buruzko europar inkestarako markoa (esp)
Europako Batzordeak Kontseiluari zuzendutako Komunikazioa. 2007

Europako Batasunean hizkuntz ikaskuntza eta eleaniztasuna bultzatzeari buruzko aurretxostena [2005/2213(INI)] (esp)
Europako Parlamentua. 2006

Eleaniztasunerako estrategia berria COM(2005) 596 final (esp)
Europako Batzordeazk Kontseiluari, Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari zuzendutako Komunikazioa. 2005

Eleaniztasunari buruzko politika Europar Batasunean (ing)
Europako Batzordea. 2005

Eleaniztun hezkuntza Europan. Nazioarteko Lankidetza 50 urtez (ing)
Europako Kontseilua. 2005

Eskola eta hezkuntza eleaniztunen bitartez etorkinak integratzeari buruzko txostena (esp) [2004/2267(INI)]
Europako Parlamentua. 2005

Eskualdeetako Lantaldeak emandako irizpena “Eskualdeetako eta hiztun gutxiko hizkuntzak bultzatzea”ri buruz (esp)
Aldizkari Ofiziala, C 35 2001/12/14

Europako hizkuntz politikak: MCER, PEL, Hizkuntzen trataera integratua eta Europass (esp)
Susana Llorián González

Hizkuntzak Europan (esp)
LaVanguardia.es
Hizkuntza-aniztasuna bultzatzea (ing)

European Bureau for Lesser-Used Languages

^ Igo |

2. Europako Erreferentzi Marko Bateratua

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Markoa Europako Kontseiluko berrogei herrialdetako hizkuntzalaritza aplikatuaren eta pedagogiaren arloetako adituek egindako lanaren emaitza da; aditu horiek hamar urte baino gehiagoz egindako lanaren emaitza hain zuzen ere.
Erreferentzi Markoa hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da, eta hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea du helburua, eta baita curriculuma garatzeko, eta programak, azterketak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea ere, hezkuntza- eta lanbide-arlo batzuetatik besteetarako igarobidea erraztearren.
Europako Erreferentzi Markoa balio handiko tresna da irakasleak prestatzen, programa eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen dihardutenentzat.
Dokumentu honetan hizkuntza gaitasunak zailtasun-mailetan sailkatzen dira (A1etik C2ra). Maila horiek, hain zuzen ere, erreferentzia gisa hartu dira Europako hainbat hizkuntza proba ofizialetan.
Bestalde, Europako Batzordeak eta estatuetako kideek hizkuntzak ikastearen aldeko planteamendu politiko egokiak sustatzeko zenbait ekintza antolatzen dituzte, hala nola, “Hizkuntza eta Prestakuntza 2010” plana. Estrategia horren bitartez, Europako Batzordeak hizkuntzen ezagutzari buruzko inkesta bat prestatu du, hizkuntza gaitasunaren adierazle europarra osatzeko asmoz. Adierazle horrek gazte eleaniztunen gaitasunari buruzko informazioa ekar dezake, bai eta praktika zein emaitza onak ematen diren tokiei buruzkoa ere.


Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako. Europako Erreferentzi Marko Bateratua
Europako Kontseilua. 2002

ALTE: Mailen sistema eta deskribatzaileak (esp)
ALTE

Europako hizkuntz gaitasunari buruzko adierazleaz Kontseiluak emandako konklusioak (esp)
Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala (2006/C 172/01)

Europako hizkuntz gaitasunari buruzko adierazlea COM (2005) 356 (esp)
Europako Parlamentuari eta Kontseiluari Batzordeak eginiko komunikazioa

^ Igo |

3. Porfolioa

Hizkuntzen Portfolio Europarra hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta laguntzeko egina dago. Bere xedea hauxe da: hizkuntzaren bat ikasten ari den horri laguntzea ikasketa hori hobetzen eta ongi bideratzen, bai ikastaroren bat egiten ari bada eta bai bakarka ikasten ari bada ere. Era berean, hizkuntzez eta kulturez dituzun ezagutzak besteri erakusteko balioko dizu. Eskolan zein eskola kanpoan ahal da erabili.
Norberak Portfolioren jabea da eta bertan hizkuntza esperientziak zein ezagutzak jasotzen dira.

Hizkuntzen Porfolio Europarrak hiru zati ditu: Hizkuntzen Pasaportea,
Hizkuntza-Biografia eta Dosierra.

1.- Hizkuntzen pasaportea
Hizkuntzetan izaten diren esperientziak eta trebetasunak jasotzeko bilduma laburra da, aldian-aldian eguneratu beharrekoa. Zure ziurtagiri eta diplomen berri jaso dezakezu bertan, baita autoebaluazioa egin ere.
2.- Hizkuntza-biografia
Hizkuntza ikasten egin den ibilbidearen erregistroa du. Helburuak zehazten lagunduko du, eta izan diren hizkuntza-esperientziez eta kulturarteko esperientziez gogoeta egiten.
3.- Dosierra
Ziurtagiriak eta diplomak, edota norberak egindako lanen aukeraketa bil daitezke hemen, hizkuntza-trebetasunak eta esperientziak erakusteko.


Hizkuntzen Portfolio Europarra
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibersiatte eta Ikerketa Saila

ALTEren portfolioa helduentzat
ALTE

Europass hizkuntzen pasaportea (esp)
Europako Batzordea. CEDEFOP

Bigarren hezkuntzako espainierazko PEL esperimentazio-memoria. Txosten teknikoa (esp)
Daniel Cassany; Olga Esteve; Ernesto Martín; Carmen Pérez. 2004

^ Igo |

4. Proba ereduak

Atal honetan, probak egiaztatzen dituzten erakundeak azaltzen dira, ALTE kasu. Bestalde, agertzen dira Erreferentzi Marko Bateratua iturritzat duten Europako ebaluazio ofizialak, Cambridgeko azterketak esaterako, DALFeko frantsesezkoak, EGA, etab.

ALTEren jokabide kodea
ALTE

ALTE azterketen kalitate-eskakizunak ezartzeko gutxieneko estandarrak
ALTE

Hizkuntzak ebaluatzean eta probak garatzean jokabide ona jarraitzeko EALTAren gidalerroak (esp)
European Association for Language Testing and Assessment (EALTA)

EGA eta Hizkuntza Eskakizunak
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibersiatte eta Ikerketa Saila

Diplomas de español (DELE) y modelos de exámenes
Instituto Cervantes

Ebafls. Building a European Bank of Anchor Items for Foreign Language Skills
Cito

University of Cambridge Examinations (ESOL, YLE)
University of Cambridge

Examenglish
Free Practice Tests for learners of English

Diplomes, Certifications, Tests (CEFP)
Alliance Française

Tests y Diplomas (DELF, TCF)
Centre International d’Études Pédagogiques

Certificats de llengua catalana
Institut Ramon LLull

Certificados de lengua galega
Xunta de Galicia

^ Igo |

5. Euskal hezkuntza sistemaren hizkuntzak

Euskal hezkuntza-sistema hezkuntza-sistema elebidun baten printzipioei eta jarduketa-moduei jarraiki egituratu da.
Hezkuntza-sistema mota hori ikaskuntza-hizkuntza bat edo gehiago ikaslearen familia- edota gizarte-testuinguruan ez agertzeari lotuta egon ohi da, eta horregatik, eskola-antolamendua familia-hizkuntza ez ezik, ikasleak ez dakizkien hizkuntzak ere irakasteaz arduratzen da.
Ondoko dokumentu bilduman sistema horri hurbilketa ematen da, hots, sistema horren ezaugarriez, jatorriaz eta eboluzioaz arakatzen eta hausnartzen da.


Euskararen B1 maila Lehen Hezkuntzan

ISEI-IVEI. 2007

Ikerketa: Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan: egoera berri bat
ISEI-IVEI. 2006

Lehen Hezkuntzako Ebaluazioa 2004. Laburpen exekutiboa Ondorioak eta hobetzeko proposamenak
ISEI-IVEI. 2006

B2 Euskara mailaren ebaluazioa. 4. DBH
ISEI-IVEI. 2004

Hizkuntzak eta bere ikaskuntza Euskal Hezkuntza-Sisteman. Lehen Hezkuntza
ISEI-IVEI. 2004

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ebaluazioaren txostena
ISEI-IVEI. 2000

Ingeles arloaren ebaluazioaren txostena 2. DBH
ISEI-IVEI. 2001

Araubide bereziko Hizkuntzen irakaskuntzak ezartzen dituen eta oinarrizko eta tarteko mailaren curriculuma ezartzen duen Dekretu proiektuari buruz Euskadiko Eskola Kontseiluak eginiko irizpena
Euskadiko Eskola Kontseiluaren Batzorde Iraunkorra. 2007

Lorpenak eta erronkak eleaniztun hezkuntzan Euskadin (esp)
Felix Etxeberria Balerdi. 2004

Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn. Proposamen berritzailea eta eleanitza XXI Menderako
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 2007

Hizkuntz prozesuak
Euskadiko Eskola Kontseilua. EAEko irakaskuntzaren egoerari buruzko txostena. 2002

Jokaera eta tresna integratzaileen papera kultur-anitzeko testuinguruan (ing)
David Lasagabaster Herrarte. 2002

Erabilerak eta jarrera soziolinguistikoa EAEn (esp)
Hernán Urrutia Cárdenas. 2001

Ikastetxearen hizkuntza proiektua kudeatzea, ekologi ikuspegitik (esp)
M. Pilar Sagasta eta Matilde Sainz. 2000

Euskara, gaztelania eta ingelesa: hiru ukipen-hizkuntzak euskal hezkuntza sisteman (ing)
David Lasagabaster Herrarte. 1997

^ Igo |

6. Euskara eta Europako Erreferentzi Markoa (link)

Euskara eta Europako Erreferentzi Markoa (link)

^ Igo |

7. ISEI-IVEIra kontsultak edo iradokizunak bidaltzeko

Mesedez, zehaztu zure kontsulta edo iradokizuna ondoko posta elektronikoz:

E_MAIL: consulta@isei-ivei.net

 

BESTE DOSSIERRAK >>>

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |